jueves, 16 de mayo de 2013

Kontrapasa, geure ehiza.

Atzo izan zelakoan, 7 urte igaro dira pagausotan kontrapasan ibili giñen azken alditik. Bizkaiko kostaldekoa izanik, oso gertutik ezagutu izan dut kontrapasa; oroitzapen ederrez beteriko ehiza modua da askorentzat.

Otsailaren hasiera aldean hasi eta martxoaren bukaerarate irauten zuen ehiza sasoi honek, beste ehiza motak itxita zeudenez inguruko herrietako ehiztariak etortzen ziren kostaldeko postuetara uso bakar batzuk ehizatzeko asmoz; adiskidetasuna zen nagusi kostaldeko postu-lerroetan.

 Ehiza-sasoi hau goitik bera erregulatuta zegoen, Bizkai osorako kupo bat ezartzen zen eta ehiztari bakoitzak gehienez egunean 4 pagauso (4!) ehizatu ahal genituen; ehiza mota erabat sustengarria.

Giro ezin hobea izaten zen postuetan, igandeeetan hamaiketako eder bat eta kontu ugarirekin bukatzen genuen astea. Ehizari dagokionez, gustora pasatzen genituen orduak guk aldez aurretik prestatutako postuetan, ta ehizatutako koporuari begiratuz kontrapasa sasoi osoan dozena bat uso harrapatzera heltzen zirenak gutxiengoak ziren. Ez dezagun ahastu pagauso kopurua gorazko joeran dagoela Europa osoan. 

Kontrapasaren debekua ez da gai ekologiko bat, burokratikoa baizik; Europar Batasuneko Hegaztien Araudian dago guzti honen ardatza. Zoritxarrez euskaldunoi Europar Batasuna urrun gelditzen zaigu, eta badirudi bertako agintari gehienak ez daudela honelako gaiak aztertzen hasteko gogo askorekin. Hau dela eta, beste bide bat hartzea erabaki da; Espainiako Gobernuaren bitartekoa. Pagausoaren ehiza-sasoia lutzatzea izango litzateke irtenbidea, hau da, pagausoa ehizatzeko sasoiaren “prorroga” bat.

Espainiar estatuko beste erkidego batzuetan moduan, pagausoa otsaila bukaerararte edo martxoaren 10arte ehizatzea da epe laburrera dugun helburua; beti ere ehiza hau araututako postu-lerroetan burutuz.

Europar Batasuneko Hegazti Araudia aldatzeko aukera etorri bitartean, azaldutako saiakera honetan lan egingo dugu. Momentuz badirudi Espaniar Gobernuko agintariak ulerkor daudela. Bizkaiko Ehiza Federaziotik ahalegin guztiak egingo ditugu gurea den ehiza mota hau berrezkuratzeko.
Kontrapasa bai!

Iker Hidalgo Egurrola.

desveda.info

No hay comentarios: